
[ez] GARA ZOMORRO ARRAROAK
Argi dago gure gorputzak eta identitateak ez datozenean bat gizarteak agintzen digunarekin, aurrez aurre ditugula aurkako giro eta espazioak, non indarkeria mota guztietan adierazten den, trans* kolektiboari ondorio larriak eraginez gure osasun fisiko eta mentalean.
Badira arau sozial, kultural, politiko, erlijioso eta medikoak ikusezin egiten gaituztenak, patologizatu egiten gaituztenak eta diskriminatu egiten gaituztenak kode zis-sexistatik ateratzeagatik. Zirkunstantzia horiek konfinamendu-garaietan korapilatu dira. Mundu guztia bezala, etxean giltzapetuta egon gara, baina geure baitan giltzaperatzea ere egokitu zaigu, horrek dakarren giza nortasunaren eta duintasunaren ukazioarekin; bakardadea, diskriminazioa eta gure buru eta gorputzen gaineko indarkeria mota guztiak pairatu ditugu.
Horren harira, honako gogoeta hau egiten dugu: trans* kolektiboak estereotiporik gabeko erreferenteak izatea merezi du, egungo belaunaldiek eta etorriko diren belaunaldiek behingoz uler dezaten ez daudela bakarrik eta beren identitate guztiak baliozkoak direla.
